2009/09/16




LH3koak be pozik ikusten dira. Honek ikasturte eta ziklo barriari emoten deutsie hasierea. Andereño barriak, ikasgela barria, zenbat nobedade! Animo eta ondo etorriak LH2ko ziklora!

2009/09/14



2009-2010 ikasturteari hasiera emon deutsagu eta gogotsu gainera...Ikusi bestela
zelan etorri diren...zenbat hasi eta koskondu diran...neska-mutil jator-jatorrak
eginda dagoz...

2009/06/29

Kaixo lagunok: Oporrak hasi dira eta zelan zuok berakruz ikastolako lh3 eta lh4
ko ikasleok?
Zer joaten zarie hondartzara, errekara, mendira ala piszinara? Ah! badakit
txorroetara!
Baten batek badaukezue argazkirik edo... bidali e-mailez eta blogean sartuko
dot. Hau da helbidea: b.it54@hotmail.com
Laster arte.

2009/06/23




























Ekainak 19, gure andereño Pilar Mandiolaren urtebetetzea!












Goiz goizetik jai giroa. Zorionak abestu eta loraz inguratu genduan andereño.






Ondoren antzerki saio. Danok hartu genduan parte eta LH3koak gonbidatu genduzan ikusle lez.






Txalo bero asko jaso genduzan. Amaitzeko andereñok mantekau eder batekin saritu ginduzan.






Oso egun ederra izan zan!

2009/06/22

2009/06/19

Bakiotik Gernikara.

Gernikan lehenengo "Bakearen museoan" egon ginan. Gehien "bonbardaketari" buruzko audiobisuala gustau jakun.
Gero "Batzar etxea" eta "Zuhaitza!" bisitau genduzan. Oso interesgarri begitandu jakun.
Azkenik Munitibartik etxera kantsau-kantsau eginda baina oso pozik.

IZENADUBARA


Ondoren "Izenadubara" joan ginen. Han euskal mitologiako pertsonaiak ezagutu genduzan:

  1. Tartalo - begi bakarra
  2. Mari Domingi - Olentzeroren laguntzailea
  3. Sugar - Anbotoko Mariren gizona, tximista eta trumoietatik babesten gaituena
  4. Basajaun - Naturaren babeslea
  5. Jentilak - garrantzitsuena Olentzero
Oso interesgarria begitandu jakun.

2009/06/17



Azkenean heldu da hainbeste itxaro dogun eguna!

Eguraldi triste samarra baina gu pozak zoratzen. Laster alaituko dogu zerua ere!

Gurasoak agurtu eta bagoaz . Txoferra ere geure gustokoa: Mikel, Aimarren aita.

Lehenengo geldiunea Mungia. Herria apurtxo bat ezagutu (Udaletxea, Agirre jauregia, Torrebillela dorrea eta San Pedro elizaren aurreko parkean "hamarretakoa" egin genduan.

2009/06/02

ANTZERKI EGUNA


Hona hemen LH4ko ikasleak antzerkia egin aurretik, everybody was nervous since they didn´t know what the play was going on.
We wish you had had a good time



2009/05/28

Eskolako jaia dala eta!


Eskolako jairako LH3 eta Lh4ak kanporaketa batzuk egiten dituzte esku pelotakoak eta palazkoak.

Esku pelotan finalera heldu direnak honexek dira:

Mutiletan:

Mikel Ansola - Mikel Gandiaga

A.Etxebarrieta - J. Aguirreamalloa

Nesketan:

Angela - Miranda

Nahia - Eneritz

Palaz finalera heldu direnak honexek dira:



Datorren barikuan, Ekainak 5, arratsaldeko hiruretan izango dira finalak. Gonbidatuta zagoze nahi badozuez animatu!!!

2009/05/13

GU ERE ATHLETIC-EKIN BAT




Argi dago gaur Maitzaren 13a dala, Athletikarentzat eta bere zaleentzat egun handia!!!Eta bestela ikusi zelan jantzita etorri diran gure ikasleak!! Ez dago "Kantera" barik gelditzeko arriskurik. Aupa Athletik!!!












2009/05/04

GURE AUZOAK EZAGUTUZ


Azkenean heldu zan Markina Xemeingo auzoak ezagutzera joateko eguna. Eguraldia ez genduan euki lagun baina ... ondoooo pastu genduan, batez be Larruskainen.

2009/04/01

GURE ESKUALDEA, LEA-ARTIBAI EZAGUTZEN

Lehengo barikuan, Martxoak 27, LH4ko ikasleak eta andereñoa Lea-Artibain zehar ibili ziran.

Eguraldia primerakoa! Eta ikusteko eta ikasteko gogoa ere itzela!

Hainbat mendi, hondartzak, irla bat, 12 herri eta Artibai, Urko eta Lea ibaiak herrietan zehar Kantauri itsasora heldu arte.

Eta bertako jentea? Oso atsegina. Harrera oso ona egin eutsien eta jator-jator erantzun egindako galderei. Eskerrik asko danor eta datorren ikasturtera arte.












2009/03/31

Korrika 16

Egun bi barru, hamen dator korrika eta gure gelak, guztiok gonbidatzen zaituztegu berton parte hartzera, Euskal Herri euskalduna eraiki daigun. Horretarako denok korrikaren abestia ikasi beharrean gagoz, abestu daigun danok alkarregaz kantua entzunez,

Entzun eta zabal ezazu


2009/03/26

NAZIOARTEKO URAREN EGUNA

Martxoaren 22an, "NAZIOARTEKO URAREN EGUNA"Hori dala eta ikasgelan, uraren garrantziaz jaubetzeko, Agenda 21erako hartutako konpromezuak berrikusi doguz.


Hemen ageri da eurak taldeka egindako lana






2009/03/16

Oreka eginez

Erreza begitantzen jatzu? Ekin ba, baina kontuz hankaz gora jausi barik!
















2009/03/12

Herria ezagutzen



Ingurunean etorri da jada gure herria ezagutzeko garaia. Gu Markiñarrak gara hortaz Euskaldunak, Bizkaitarrak hain zuzen ere:

Gutxi gora bera, 4500 biztanleko herri txiki euskalduna dugu.

Lea-Artibai eskualdea osatzen duten udalerrietako bat da, Artibai ibaiaren erdialdean dago, Artibai eta Urko ibaiek bat egiten duten lekuan. Iparraldera, Amoroto eta Berriatua ditu mugakide. Hegoaldera: Mallabia eta Berriz. Ekialdera, Etxebarria eta Gipuzkoa. Mendebaldera, Aulesti eta Ziortza-Bolibar.

Kirolean murgildurik

Gure artean ere badira hainbat ikasle kirola praktikatzen dutenak, eta nork jakin, bihar edo etzi telebistan ikusiko ditugun sari garrantzitsuren bat jasotzen....

Hona hemen zenbatekotan

2009/03/06

LH3 KIROLAREKIN














Aurrekaldean eskubitara Txomin














Futbolean, Aimar, Aito, Beñat, Igor, Iñaki, Jokin, Jon, Josu, Julen, Kepa eta Unai













Eskubitara bizikleta gainean beltzez Angela

2009/03/02

KORRIKA KULTURALA

Nahi baduzue hemen duzue korrika kulturalaren barruan Ondarroan haurrentzako izango den ekitaldiari buruzko informazioa

Ondarroa ( Kafe Antzokian) martxoaren 6an 18:30 Atxikistan (estreinaldia)


EIDABE: Atxikistan. Kanpanolue martxan

Haur berbena bat baino gehiago eskainiko digu Eidabe antzerki taldeak. Kanpanolue orkestra ospetsua  mundu osoan egon da eta bere errekorra bete du; mundu guztiak ezagutzen duelako… Mundu guztiak?? Ezzzz!!!. Atxikistanen ez da egon eta betan ez dute ezagutzen. Eta non dago ATXIKISTAN?? Zelan helduko gara? Maletak egin behar ditugu Atxikistanera joateko.

Maleta beteta dugu eta Atxikistanerako bidaia prest. Bertara heltzeko pistak jaso eta probak gainditu behar izango ditugu. Garraiobide ezberdinak erabiliko ditugu.
Probak aurrera eta kilometroak atzera, Atxikistanera helduko gara. Bidaia hastear dago…

IÑAUTERIAK ARRATSALDI

IÑAUTERIAK GOIXA

Hona hemen karnabal goixin eskolan egin ziren jolasak

2009/02/25

IÑAUTERIAK

Hemen gagoz danok mozorrotuta, andereñoak ere, polito ez??





IÑAUTERIAK PRESTATZEN

Hona hemen gure taldekook karetak egiten, iñauteriak datozela eta, nolabait jokoetan parte hartzeko talde identitatea sortu dugu, ez da lan erraza izan baina bai oso polita, begira nola egin dugun lan













2009/02/21

Txitxiburduntzi ospatzen

Hona hemen gure neska mutilak txitxiburduntzi ospatzen, bokatak oso goxoak zeuden, ez?'

2009/02/19

Gurasoentzat oharra

HIL HONTAKO AZKEN MARTITZENA IHAUTERI MARTITZENA DA, HORI DALA ETA, GURASOEKIN EGOTEKO EGUNA MARTXOAREN 3RA PASATUKO DA.

ALDEZ AURRETIK ESKERRIK ASKO,

ANDEREÑOA

Bakearen Eguna


Hemen dagoz gure ikasleak bakearen murala danon artean egin ondoren.