2009/06/29

Kaixo lagunok: Oporrak hasi dira eta zelan zuok berakruz ikastolako lh3 eta lh4
ko ikasleok?
Zer joaten zarie hondartzara, errekara, mendira ala piszinara? Ah! badakit
txorroetara!
Baten batek badaukezue argazkirik edo... bidali e-mailez eta blogean sartuko
dot. Hau da helbidea: b.it54@hotmail.com
Laster arte.

2009/06/23




























Ekainak 19, gure andereño Pilar Mandiolaren urtebetetzea!












Goiz goizetik jai giroa. Zorionak abestu eta loraz inguratu genduan andereño.






Ondoren antzerki saio. Danok hartu genduan parte eta LH3koak gonbidatu genduzan ikusle lez.






Txalo bero asko jaso genduzan. Amaitzeko andereñok mantekau eder batekin saritu ginduzan.






Oso egun ederra izan zan!

2009/06/22

2009/06/19

Bakiotik Gernikara.

Gernikan lehenengo "Bakearen museoan" egon ginan. Gehien "bonbardaketari" buruzko audiobisuala gustau jakun.
Gero "Batzar etxea" eta "Zuhaitza!" bisitau genduzan. Oso interesgarri begitandu jakun.
Azkenik Munitibartik etxera kantsau-kantsau eginda baina oso pozik.

IZENADUBARA


Ondoren "Izenadubara" joan ginen. Han euskal mitologiako pertsonaiak ezagutu genduzan:

  1. Tartalo - begi bakarra
  2. Mari Domingi - Olentzeroren laguntzailea
  3. Sugar - Anbotoko Mariren gizona, tximista eta trumoietatik babesten gaituena
  4. Basajaun - Naturaren babeslea
  5. Jentilak - garrantzitsuena Olentzero
Oso interesgarria begitandu jakun.

2009/06/17



Azkenean heldu da hainbeste itxaro dogun eguna!

Eguraldi triste samarra baina gu pozak zoratzen. Laster alaituko dogu zerua ere!

Gurasoak agurtu eta bagoaz . Txoferra ere geure gustokoa: Mikel, Aimarren aita.

Lehenengo geldiunea Mungia. Herria apurtxo bat ezagutu (Udaletxea, Agirre jauregia, Torrebillela dorrea eta San Pedro elizaren aurreko parkean "hamarretakoa" egin genduan.

2009/06/02

ANTZERKI EGUNA


Hona hemen LH4ko ikasleak antzerkia egin aurretik, everybody was nervous since they didn´t know what the play was going on.
We wish you had had a good time