2009/06/19

Bakiotik Gernikara.

Gernikan lehenengo "Bakearen museoan" egon ginan. Gehien "bonbardaketari" buruzko audiobisuala gustau jakun.
Gero "Batzar etxea" eta "Zuhaitza!" bisitau genduzan. Oso interesgarri begitandu jakun.
Azkenik Munitibartik etxera kantsau-kantsau eginda baina oso pozik.

IZENADUBARA


Ondoren "Izenadubara" joan ginen. Han euskal mitologiako pertsonaiak ezagutu genduzan:

  1. Tartalo - begi bakarra
  2. Mari Domingi - Olentzeroren laguntzailea
  3. Sugar - Anbotoko Mariren gizona, tximista eta trumoietatik babesten gaituena
  4. Basajaun - Naturaren babeslea
  5. Jentilak - garrantzitsuena Olentzero
Oso interesgarria begitandu jakun.

2009/06/17



Azkenean heldu da hainbeste itxaro dogun eguna!

Eguraldi triste samarra baina gu pozak zoratzen. Laster alaituko dogu zerua ere!

Gurasoak agurtu eta bagoaz . Txoferra ere geure gustokoa: Mikel, Aimarren aita.

Lehenengo geldiunea Mungia. Herria apurtxo bat ezagutu (Udaletxea, Agirre jauregia, Torrebillela dorrea eta San Pedro elizaren aurreko parkean "hamarretakoa" egin genduan.

2009/06/02

ANTZERKI EGUNA


Hona hemen LH4ko ikasleak antzerkia egin aurretik, everybody was nervous since they didn´t know what the play was going on.
We wish you had had a good time



2009/05/28

Eskolako jaia dala eta!


Eskolako jairako LH3 eta Lh4ak kanporaketa batzuk egiten dituzte esku pelotakoak eta palazkoak.

Esku pelotan finalera heldu direnak honexek dira:

Mutiletan:

Mikel Ansola - Mikel Gandiaga

A.Etxebarrieta - J. Aguirreamalloa

Nesketan:

Angela - Miranda

Nahia - Eneritz

Palaz finalera heldu direnak honexek dira:



Datorren barikuan, Ekainak 5, arratsaldeko hiruretan izango dira finalak. Gonbidatuta zagoze nahi badozuez animatu!!!

2009/05/13

GU ERE ATHLETIC-EKIN BAT




Argi dago gaur Maitzaren 13a dala, Athletikarentzat eta bere zaleentzat egun handia!!!Eta bestela ikusi zelan jantzita etorri diran gure ikasleak!! Ez dago "Kantera" barik gelditzeko arriskurik. Aupa Athletik!!!












2009/05/04

GURE AUZOAK EZAGUTUZ


Azkenean heldu zan Markina Xemeingo auzoak ezagutzera joateko eguna. Eguraldia ez genduan euki lagun baina ... ondoooo pastu genduan, batez be Larruskainen.